'Memoria bizia, memoria kolektiboa' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Udalak antolatuta, Memoria bizia, memoria kolektiboa, argazki pertsonalen bidez tailerra egingo dute apirileko martitzen guztietan (apirilak 7, 14, 21, 28), 17:30etik 19:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Tailerra 65 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, eta ez da izenik eman beharko. Ainhoa Resano Melado eta Patricia Laiseka Garcia izango dira trebatzaileak.
Tailerraren helburua argazkiak “lasaitasunez eta patxadaz” argazkiak begiratu, oroitzapenak partekatu eta elkar entzutea izango da.
Informazio gehiago lortu gura duenak 625 38 19 89 edo 667 92 29 67 telefono zenbakietara deitu dezake.