'Massilia' antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. La Jarra Azul antzerki konpainiaren Massilia ikuskizuna taularatuko dute aktoreek apirilaren 24an (barikua), Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, doan.
1939an, erbestean zeuden artista eta intelektual talde batek Buenos Airesera eginiko itsas bidaia jasotzen du La Jarra Azulek Errepublikaren erbesteko ontziei eskaini dien trilogia. Bi herrialde, bi egunkari eta bi ideologia aurrez aurre zeudela, haien patua ustekabean aldatu zen helmugara iritsi orduko: Romántico izeneko zaldi baten garaipenak betiko markatuko zituen.
Massiliak benetako gertakizun hartatik abiatzen du kontakizuna, erbesteaz, harreraz eta gaur egun oraindik ere bizirik dirauten zatiketez hitz egiteko… Atzean geratu beharrean, gaur egun berriro ere ohikotasun kezkagarriz entzuten diren gaiak jasotzen ditu, beraz.