Mahai ingurua eta kontzertuak Otsozulo gaztetxean (Busturia)
Busturiko Laia herri mugimenduak adierazpen askatasunaren aldeko eta faxismoaren aurkako mahai ingurua eta kontzertuak antolatu ditu barikurako. Mahai ingurua 19:30ean izango da Axpeko Otxozulo Gaztetxean, eta Pablo Hasel rap abeslariak parte hartuko du. 22:00etan, berriz, leku berean kontzertuak egongo dira. Pablo Hasel, Gatom raperoa eta Kakaniko zaitez DJ igoko dira agertoki gainera. Sarrera 3 euro ordaindu beharko da.