Lurgorriko 2. eskuko azoka solidarioa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Lurgorri Auzo-Kultur Elkarteak antolatuta, Lurgorriko 2. eskuko azoka solidarioan batuko dira maiatzaren 17an [domeka], Lurgorriko plazan. Aurten lortzen duten dirua Enarak behar zaitu bekara bideratuko dute, leiomiosarkoma gaixotasunaren ikerketarako.
Azokak postua jartzeko nahitaez izena eman beharko da, lurgorri.gizarteetxea@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Horrez gain, dohaintza bat egin beharko da.
ORDUTEGIA:
- 11:30. Yoga tailerra, Yoga Onkologikoaren sareagaz.
- 12:15. Zirko tailerra Txitatoki Urdaibaiko Zirko Eskolagaz.
- 14:30. Zozketa.