Lurgorriko 2. eskuko azoka (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Domekan (maiatzak 25) bigarren eskuko azoka antolatu du Lurgorri Auzo-kultur elkarteak. Besteak beste Euleuk elkartearen eskutik mahai solidarioa, Txitatokiren eskutik zirko tailerra eta Joana Oregui idazlearen bi libururen aurkezpena izango dira auzoan, musika eta zozketez gain.