Lurgaiaren eskutik, espezie exotikoen kontrola, Undabason (Muxika)
Muxika. Lurgaiaren eskutik, espezie exotikoen kontrola, maiatzaren 5ean (domeka), Undabason. 09:30ean Astei Landaetxeko aparkalekuan (Ibarruri) elkartuko dira, eta Undabasora joango dira, landatzen aritu diren lursailetako batean akazia faltsuen ugaritzea kontrolatzera.
Lurgaiaren ordezkariak jakinarazi dutenez, landaketa “denboraldi bikain” baten ondoren, exotiko espeziek kontrolatzeko denboraldia hasiko dute. Jarduera hori BBK Basoa Proiektuaren barruan kokatzen dela azaldu dute, “BBK Fundazioaren laguntzari esker”.
Behaketaren aurretik, espezie exotiko inbaditzailek ekosistemetan eragiten dituzte arazoez hitz egingo dute, baita inguruko flora eta faunan nola eragiten duten ere: “Gainera, aurtengo landaketak aurrera nola egiten duten ikusiko dugu, eta ondoren, pintxo batzuk jango ditugu indarberritzeko”.
Saioan parte hartzeko izena eman behar da info@lurgaia.org helbide elektronikora idatzita; maiatzaren 2a (eguena) baino lehenago izena eman behar, eta honako datu hauek zehaztu behar dira: parte hartzaileen izen-abizenak eta adina, jatorrizko udalerriak eta telefono zenbaki bat.
Praka luzeak eta mendiko edo ur-botak eramatea gomendatu dute: “Euria egiten badu, uretako arropak eroatea komeni da, eta gura dutenek ura eta goizerdirako jateko zerbait ere eroan dezakete”.