Lurgaiaren eskutik, Amunategitik interpretazio-ibilbidea (Busturia)
Busturia. Lurgaiaren eskutik, Amunategitik interpretazio-ibilbidea, maiatzaren 25ean (zapatua), 09:30ean, Axpe auzoko Andra Maria elizako arkupean elkartuko dira.
Jardunaldian parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman behar dute info@lurgaia.org helbide elektronikora idatzita. Mezuan parte hartzaileen izen-abizenak eta adina, jatorrizko udalerriak eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztu behar dira. Maiatzaren 23a (eguena) da izena emateko azkenengo eguna.
Lurgaia Fundazioaren ordezkariek jakinarazi dutenez, orain dela 20 bat urte hasi zuten proiektu hori, eta nola gauzatu zuten eta garatu den ikusiko dute parte hartzen dutenekñ. Egungo egoera zein den ere azalduko diete: “Gainera, iratzeez gehiago jakiteko paseotxoa emango dugu Amador Fundazioko botanikari eta patronoaren eskutik, espezie batzuk bilatzen eta identifikatzen lagunduko diguna eta interes bereziko eta edertasun handiko txoko bat erakutsiko digu”. Astia edukiz gero, lursailetan mantentze-lanen bat egingo dute, esaterako, aurkitzen dituzten babesleak kentzeko asmoa daukate.