Literatuta eta natura: goroldioaren mintzoa (Gernika-Lumo)
1.2.0-ce3da8f-92d9beb-7a0bae2 Literatura eta natura: goroldioaren mintzoa hitzaldia emango du Edorta Jimenez idazle mundakarrak Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko parketik ekainaren 14an (barikua), 17:30ean hasita (doan).
15 urtetik gorakoentzat da eta museoan izena eman behar da. Jimenezek zuhaitzek literaturan izan duten aipamen interesgarriak eta espezie bakoitzak gordetzen dituen istorioak kontatuko ditu parkeko ibilbide berezi batean. Amaieran, Euskal Herria museoko Ouka Leele-ren El cantar de los cantares erakusketa bisitatuko dute.