'Literatura eta Ondarea: Garoa' (solasaldia)
Gernika-Lumo. Literatura eta ondarea: Garoa solasaldia otsailaren 24an (eguena), 17:30ean hasita, Euskal Herria Museoan. Euskal literaturaren oinarrizko klasikoa den Txomin Agirreren Garoa liburuari buruzkoa izango da saioa.
Hilabetero egiten duten ekimen honek idazleen lanen bidez hausnarketa eta ondareari buruzko solasaldia bultzatzea du helburu, euskarazko irakurzaletasuna pizteaz gain. Bestalde, euskal idazleen bisita jasotzen dute noizean behin: “Giro erosoan murgil zaitez euskaraz irakurtzeko zaletasuna berpizten duzun bitartean”.