Lemoako Memoria esperientzia, Astran
Gernika-Lumo. Azken urteetan lemoarko herriak daroan memoria lanketaren berri ezagutzeko aukera izango da Astran, ekainaren 21ean (martitzena), 19:00etan. Saioa Elejabarrieta Lemoako alkatearekin solasean aritzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Ipesek antolatu du solasaldia, eta horien arabera, “aukera paregabea” da herri mugimendua eta udalaren arteko lankidetza eredu eraldatzaileak ezagutzeko.