'Lattice' dantza garaikideko obra (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Ziomara Hormaetxe dantzari gernika-lumotarrak Lattice ikuskizuna eskainiko du ekainaren 5ean (barikua), 20:00etan, Lizeo Antzokian.
Lattice fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da errealitate konbentzionala gainditzeko. Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabeko elkarrizketan, pieza honek grabitatea indar gisa aztertzen du. Gorputza hainbat geruzatan zeharkatzen du: arlo fisikotik hasi eta kuantikoraino, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak itxuratzeraino.
Obrak espazio birtualetan zehar bidaia bat proposatzen du, multibertsoetan barrena; bertan, errealitatearen geruza bakoitzak existentzia- eta konexio-aukera berriek, narrazioak egiteko moduak hedatuz, errealitatea eraldatzen dute.