Komedia Gauak, Kult Parnasoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Komedia Gauak, martxoaren 7an (barikua), 21:00etan, Kult Parnasoan. Sarrera: 10 euro.
Lau emanaldiz osaturiko zikloa da. Oraingo honetan Joxek Farra, Esti Curiel, Lander Varona eta Amaia Ruiz de Galarreta izango dira. Asier Galarzak eta Jokin Ansotegik gidatuko dituzte Euskal Herri osotik etorritako bakarrizketalariak. Martxotik ekainera bitartean izango dira Komedia Gauak, hileko lehen asteburuan.
Antolatzaileen azaldu dutenez, azken urteotan euskarazko bakarrizketak geroz eta presenteago daude euskal kultur eszenan, eta bere tokia bilatu nahian dabiltza. Horri erantzuteko sortutako egitasmoa da Komedia Gauak, Euskal Herrian zehar sortutako hainbat probalekurekin batera, bakarrizketalariek plaza izan dezaten da asmoa, material berria oholtzaratzeko.