Josteko makinak: Luis De Pedroren bilduma, azaroaren 7tik urtarrilaren 10era (Gernika-Lumo)
Luis de Pedroren josteko makinen bildumagaz osatutako erakusketa, azaroaren 7tik urtarrilaren 10era arte, Kultur Etxean.
Luis de Pedro gernikarrak josteko makina bilduma ikaragarria du. Munduan gutxi dago horrelakorik. Ezagun egiten zaizkigu Errenteriako erakusleihoan ikusgai dauden hainbat makina. Baina baditu 500 ale baino gehiago. Hainbat eta hainbat modelo ditu, jatorri ezberdinekoak eta makina batzuk, gainera, ezohikoak, baina den-denak erabilgarri.
Erakusketa honetan ia 100 makina izango dira ikusgai eta ibilbidea egingo da josteko makinaren historian zehar: bi mendetik hona lantresna honek izan duen bilakaera ikusiko dugu. Anitzak dira markak eta baita jatorria ere: Frantzia, Estatu Batuak, Kanada, Suitza, Alemania, India, Japonia… Elgoibarren egindako Sigma eta Eibarren egindako Alfa makinak ere badira erakusketan, besteak beste.