Jerron 'Blind Boy' Paxton: 'A True American Blues (Gernika-Lumo)
Jerron Blind Boy Paxton estatubatuarrak A True American Blues emanaldia eskainiko du Lizeo antzokian irailaren 27an (barikua), 20:30ean hasita (sarrera: 12 euro/9 euro).
Musikaria Los Angelesen jaio zen eta blues garbienaren lekukorik biziena dugu, tradizioari uko egiten ez diona: raptime, hokum, old-time, french reels, palacheetako musika, bluesa eta gehiago…Eta jotzen duen musika guztia, soinu zoragarria! Bokalista eta instrumentista, tradiziorik klasikoenaren araberako estilo ugari menperatzen ditu; Louisianako zingiren eta Mississippiko deltaren eragina du nabari.