'Japoo japapalante' hitzaldia (Bermeo)
Bermeo. ‘Japoo Japalante’ (batasuna eta elkar laguntzea) hitzaldia egongo da zapatuan [martxoak 2], 12:00etan, Nestor Basterretxea Aretoan. Hitzaldiak bertoko senegaldarren errealitatea izango du mintzagai, etxetik irten ziren unetik gaur egun arte. Tamsir Ndoye, EDU eta Gernikako lagun taldea izango dira hizlariak.
13:00etan Euleuk Senegal Elkarteak proiektuaren aurkezpena egingo du, eta boluntarioen esperientziaren berri emango dute. Amaitzeko, 13:30etan, Timbo Sambouk “Soñar es la vida” antzezlana eskainiko du.
Antolatzailea; NDAWI Senegal Elkartea