IV. Emakume Surflarien Eguna (Mundaka)
Mundaka. Mundakako Surf Taldeak antolatuta, IV. Emakume Surflarien Eguna egingo dute uztailaren 26an [zapatua], Mundakan. Surf, Yoga, Animal Flow, Slackline, Surf Danok, Surfskate, musika eta zozketak egongo dira, besteak beste.
Izena emateko clubmundakasurf@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Parte hartzen dutenentzat bazkaria egongo da, 8 euroren truke. Tiketak bezperan, uztailaren 25an [barikua] eskuratu ahal izango dira, 19:30ean, klubean.