'Itsas baliabideak Santimamiñen' bisita gidatua (Kortezubi)
Kortezubi. Itsasoa Santimamiñen bisita gidatuak, doan, martxoaren 25ean (zapatua) eta martxoaren 26an (domeka), bisita-ordutegiaren barruan (10:00/11:00/12:00/13:00), Santimamiñen.
Erreserbak: 94-465 16 57/santimamine@bizkaia.eus.
Santimamiñeko gune arkeologikoak 2023ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatuko du. Bisita gidatuek Santimamiñeko itsas baliabideen erabilera izango dute ardatz, indusketa arkeologikoek emandako datuen arabera.