Irteera: 'Kanalako polderra' (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Kanalako polderra irteera, martxoaren 19an (zapatua), 10:30etik 12:30era.
Joan-etorriko ibilbide honetan “beste ikuspuntu batetik hurbilduko” dira padurara: “Giza jardueraren emaitza, paduren jatorria eta gaur egungo egoerara ekarri gaituzten erabilerak eta ohiturak errepasatuko ditugu. Neurri batean, izaki bizidunak izango dira paduren funtzionamendua eta gizakiaren eragina ulertzeko gida”.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.