Irakurraldia: Andre Zaharraren manifestua
Saio honetan, Mari Luz Estebanek Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) bere poema-liburuaren testuen irakurraldia oinarri hartuko du zahartzeaz eta, bereziki, emakumeen zahartzeaz hitz egiteko eta, horren ondoren, bertaratutako guztion arteko eztabaida gidatzeko.
Martxoaren 10ean, 19.00etan, Euskal Herria museoan.