Irakur-jolas txokoa (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Irakur-jolas txokoa egingo dute zapatuan (maiatzak 17), Udal Liburutegian. 3-5 urte bitartekoei eta bere gurasoei zuzenduta dago. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hiru saio izango dira guztira eta saio guztietara etortzeko konpromisua hartzea ezinbestekoa da. Aurretiazko izen ematea ere eskatu dute, 944650031 telefonora deituz.