Irabazi Arte telesailaren 5.denboraldiaren aurrestreinaldia (Bermeo)
Bermeo. Irabazi Arte telesailaren 5.denboraldiaren lehen kapituluaren estreinaldia, otsailaren 1ean (domeka), Nestor Basterretxea aretoan. Bi saio egongo dira, 11:00etan eta 12:30ean. Sarrera gonbidapenen bidez egingo da, eta 9 urtetik gorakoek Gizarte eta Kultura Etxeko harreran jaso ahal izango dituzte urtarrilaren 30eko [bariku] eguerdira arte. Proiekzioaren egunean bertan ere jaso ahalko dira, emanaldien aurretik, Nestor Basterretxea aretoko lehiatilan.