Ipuin kontalaria Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo)
Ipuin musikatua, iaz Gernika-Lumo. Eneritz Artetxe aktore eta ipuin kontalaria Gernika-Lumoko Euskal Herria Museora bertara-
tuko da urtarrilaren 14an, 12:00etan, «familiei istorio kilikagarriak kontatzeko gogoz».
Uuuuuh!!! izeneko saioa eskainiko du, eta mamu zein izaki harrigarriei buruzko datuak eskainiko ditu horretan. «Euskal Herria Museoa hartzen duen Alegria Jauregia bezalako tokietan bizi izan eta oraindik bueltaka dabiltzanei buruz».
Zehaztu dutenez, 4 eta 9 urte bitartekoak heldu bategaz joan beharko dira. Sarrerak salgai daude museoko harreran.