'Inplikatuak' aldi baterako erakusketa (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Inplikatuak aldi baterako erakusketa, ekainaren 12ra arte, Ekoetxea Urdaibain.
Erakusketak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu, Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) oinarri hartuta, bederatzi ilustratzaile euskaldunen ikuspegitik.
Inplikatuak Elena Detalleresek parte hartzaile bakoitzaren lan egiteko moduan aurkitzen duen konpromisoarekin, lankidetzarekin eta begiradarekin abiatzen da. Bederatzi ilustratzaile euskaldunek egin dute bat erronka horrekin, eta beren artelanekin lagundu dute proiektu honetan: Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973), Janire Orduna (Bilbo, 1987), Maite Rosende (Donostia, 1991), Lorena Martínez (Irun, 1973), Sandra Garayoa (Donostia, 1993), Belén Moreno (Donostia, 1966), Lucía Bonilla (Bilbo, 1976), Irati Eguren (Durango, 1981) eta Ainara Aspiazu (Hernani, 1980).