Infinity Clubbing (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Infinity Clubbing Gernika-Lumo eta inguruko gazteek osatzen duten talde kultural independentea da, musika elektronikoa diziplina artistiko gisa ezagutarazten, profesionalizatzen eta aintzatesten duena, eta ekainaren 20an (zapatua) musikaz beteko dute Seber Altube auditorioa, 18:00etatik 00:00etara bitartean.
“Sortu ginenetik, Bizkaiko hainbat udalerritan kultura-produkzioa, gazteen dinamizazioa eta kalitatezko ikus-entzunezko esperientziak uztartzen dituen eredu baten aldeko apustua egin dugu”, adierazi dute, nazioko zein nazioarteko erreferenteekin konektatua dagoen eszena anitza eta berritzailea bultzatzen dutela gehituz.
Hala, ekainaren 20an auditoriora bertaratzeko deia egin dute.