Indaba Lehiaketa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumoko Agarre auzoko Indaba Lehiaketa urriaren 19an (zapatua). 11:30ean putxeren izen ematea. Putxeren aurkezpena, 13:30etik 14:00etara.
20:00etatik 22:00etara Xaibor-en musikak girotuko du Agarreko plaza.
Oharra: Urriaren 18a (barikua) da azken eguna, mahaiak eta aulkiak tabernetan eskatzeko eta bazkarirako izena emateko. Hauek dira tabernak: Aretxa, Eguzki, San Kristobal Kafetegia, Alboka Taberna, Zallobarri eta Degustacion Lurgorri.
Arauak:
- Ezin da etxetik ezer sukaldatuta eroan.
- Osagaiak: indabak, txorizoa, odolosta, piperrak, urdia.
- Gasagaz, egurragaz edo ikatzagaz sukaldatu ahalko da.
Sariak:
- 1.- 200 euro
- 2.- 100 euro.
- 3- 75 euro.
- 4.- 50 euro.