Inauterietan liburutegian makilatzeko tailerra (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Inauterietan liburutegian makillatzeko aukera eskainiko dute otsailaren 13an (barikua), 17:00etatik 19:30era bitartean. Hala, mozorroa jantzita liburutegitik pasatzeko gonbidapena luzatu dute, baina, horren aurretik, izena ematea ere eskatu dute, liburutegira joanda edota 94-465 00 31 telefonora deituta.