Inauteriei buruzko familia tailerra Euskal Herria museoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Haur eta helduak elkartzeko Euskal Herria Museoaren otsailaren 8ko (domeka) familia tailerrean inauteriak izango dituzte oinarri, izan ere, Euskal Herriko ondare diren pertsonaiez ariko dira 12:00etatik aurrera. Lau urtetik gorako umeei zuzendutakoa da, eta parte hartzeko izena eman behar da, euro bat ordainduta, 94-625 54 51 telefono zenbakira deituta edota euskalherriamuseoa@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita.