Inauteriak (Bermeo)

Bermeo. Inauteriak ospatuko dituzte Bermeon.
EGITARAUAK
Otsailak 28 [barikua]
- 20:00. Goiko Plazatik hasita, kalejira Kanta Kanta Lortue taldearekin.
Martxoak 1 [zapatua]
- 12:30. Lantzeko inauteriak, Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik eta KIETB eta Tiriki Trauki fanfarreakoen laguntzaz. Kalejira Goiko Plazan hasi eta Lameran amaituko dute.7
- 12:30. Coro Maikaren kalejira kalez kale, Goiko Plazan hasita.
Martxoak 3, [astelehena]
- 18:00. Tostada eta mozorro lehiaketa, Demiku Jubilatuen Elkartearen lokalean.
Martxoak 4, [martitzena]
-
10:30. Herriko ikastetxe guztien kalejira, zikloka banatuta. Atalden hasiko dira, eta talde bakoitzak helmuga ezberdina izango du.
-
12:00. Erroxapeko Martxako emakumeak kaleak girotuko dituzte mozorro eta musikagaz, Lameratik hasita.
-
13:00. Ross Dantza Eskolakoen dantza erakustaldia, Lameran.
-
Arratsaldean. Kantsa arte dantza egiteko aukera, haur zein helduentzat.
-
17:00-19:00. Disko Txiki Festa Lameran. Euria baldin bada, San Frantzisko Herri Ikastetxeko karpan.
-
18:30. Tostada txapelketa, Erroxape Emakumeen Elkartearen lokalean.
Martxoak 8 [zapatua]
- 21:30. Vade Retro jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian, Spookypheria Productions elkarteak antolatuta. Sarrerak aurretiaz erosi daitezke 12 eurotan (Luma liburu denda edo bermeokokafeantzokia.com), edo egunean bertan lehiatilan, 15 eurotan.