Ibilbide gidatua: 'Ajangiz, ingurumena eta erabilerak atzo eta gaur'
Ajangiz. Ekoetxea Urdaibaik antolatuta, Ajangiz, ingurumena eta erabilerak atzo eta gaur ibilbide zirkular gidatua. Uztailaren 25ean (astelehena), 10:30etik 13:00etara.
Izen ematea (2 euro): 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.
Info: Ibilbide zirkular gidatua oinez, Ajangizeko ingurumena eta honen erabilera tradinionalak ezagutzeko. Oinez egiteko ibilbide zirkular eder honek, saltoka eramango gaitu landazabal, ibar-baso eta baso misto atlantiarren artean, eskualdeko indutriaren hastapen pausuan gogorarazten dizkigun bitartean. Errotak eta burdinolak, errekaren ibar emankorretako landazabalak inguratuta eta edertasun handiko baso multzo txikiak izango ditugu bidaide, bere osotasunean auzobideetatik doan ibilbide honetan. Inguruneaz goatzeko modu on bat, botak zikindu ere egin gabe!