Ibilaldia Undabasotik (Muxika)
Muxika. Ibilaldia Undabasotik, Lurgaia Fundazioaren eskutik, uztailaren 13an (zapatua), 09:30ean, Ibarruriko auzoko Andra Mari elizako Atarian geratuko dira.
Esan dute berreskuratzen ari diren lursailetatik ibiliko direla, eta segida ekologikoari buruz hitz egingo dutela. Praka eta manga luzeko arropak eta mendiko botak eroateko eskatu dute, eta nahi izanez gero, ura eta jateko zerbait.
info@lurgaia.org emailera mezua idatzita izena eman behar da, uztailaren 11 baino lehen, eta datu hauek zehaztu behar dira: izen-abizenak eta adinak, udalerria, telefono zenbakiren bat (ezustekoetarako) eta norbaitek garraiobiderik ez badu, eurekin joatea baimentzen duten edo ez.