Hitzaldia: polizia eredua aztergai
Bermeoko EH Bilduk antolatuta, polizia ereduari buruzko hitzaldia emango dute ekainaren 17an, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Bermeoko EH Biduren esanetan, segurtasuna, poliziaz haratago doa,eta segurtasunaz aritzean kontzeptu zabal bateri buruz hitz egiten da; «hau da, prebentzioan, bizikidetzan eta askatasun demokratikoan». Hartara, hitzaldiaren bidez hausnarketa egin nahi duela dio koalizioak, «ez bakarrik herritarren segurtasunari buruz, baizik eta polizia ereduari buruz ere. Hori baita segurtasunaren ardatzetariko bat».