'Heriotzak Eduardo du izena' poesia ez-errezitaldia Astran (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak ereindako Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitaldiaren emanaldia hartuko du Gernika-Lumoko Astrak maiatzaren 17an (domeka), 19:00etatik aurrera.
Mundu Poesia Kaierak poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina Formolekoek lana serio hartu dute. Hala, Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatokiaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz.
MPK jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa edota isiltasuna eta kantua bezalako dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sensorial bat eragiteko paisaia (edo pantaia) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.