Hegaztiak identifikatzeko saioa, Ekoetxea Urdaibain (Busturia)
Busturia. Hegaztiak identifikatzeko saioa, otsailaren 12an (domeka), 10:00etatik 13:00etara, Ekoetxea Urdaibain, 6 urtetik aurrerakoentzat.
Ornitologiaren mundurako sarrera eta hegaztiek gure inguruan daukaten garrantzia aztertzeko saioa izango da. Adinaren eta esperientziaren arabera, hegazti ohikoenak kantuaren bidez ezagutzen ikasteko metodoa bideratuko da, baita tresnak (prismatikoak, landa-koadernoak eta liburu-gida espezializatuak) erabiltzeko ikasteko ere. Amaieran, baldintzek ahalbidetuz gero, saio teorikoan ikasitakoa praktikan ipintzeko, ibilbide txiki bat egingo dute zentroaren ingurutik, hegaztiak bilatu eta identifikatzeko.
Izen ematea (doan): www.ekoetxea.eus Informazioa: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.