Guggenheim Urdaibairi buruzko asanblada (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Guggenheim Urdaibai Stop herritar plataformak asanbladara deitu ditu herritarrak. Abenduaren 15ean, 18:00etan bilduko dira, Astran. Ondorengo gai ordena jarraituko dute: Jaime Doreste abokatuaren kontratazioa, eman beharreko ondorengo urratsak, finantziazio iturriak eta bestelako iritzi nahiz ekarpenak.