Guggenheim Ez Jardunaldiak (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Guggenheim Ez dinamiak jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 17rako (zapatua), Gernika-Lumoko Astran.
Egitaraua:
11:30. Mahaingurua. Proiektu txikitzaileen aurkako esperientziak. Guggenheim Urdaibai Stop plataformakoek, Sañu Bizirik Azpeitiko Eolikoen aurkako taldekoek eta Arabako Mendiak Aske taldekoek parte hartuko dute.
14:00. Bazkaria.
17:00. Guggenheim, ez hemen ez inon! hitzaldia. Makroproiektu turistikoen inpaktua aztertuko dute.
19:00. Bertso poteoa tabernetatik Andoni Egañagaz, Maialen Akizugaz eta Gorka Pagonabarragagaz.