'Ghero: azken euskalduna' antzerkia (Gernika-Lumo)
‘Ghero: azken euskalduna’ antzerkia, urriaren 11an (barikua), 20:30ean, Lizeo antzokian. Sarrera: 12 euro/ Laguna Txartelagaz 9 euro.
Ghero-ko protagonista nagusia euskara da. Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da.
3000 urtearen inguruan gaude. Ospitale batean, azken euskalduna hiltzera doa. Eta berarekin, euskara ere, milaka urte iraun duen hizkuntza. Gaixoaren ondoan, mediku gazte bat, agur honen lekuko izango dena. Gaixoa eta medikuaren arteko elkartze horrek, “big bang” horrek, hedatze narratibo eta emozionala sortzen du, etorkizun eta iraganera joan etorri etengabean.
Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.