Gernikako Sare Feministaren asanblada irekia
Atzera eta aurrera begira asanblada irekia deitu du Gernikako Sare Feministak urriarne 19rako (zapatua). 10:00etan jarri dute hitzordua Astran.
“Azken urtean, Sareko egintza-eremua askotarikoa bezain anitza izan da. Hobe beharrezkoa batzuetan eta besteetan, aldiz, berariazkoa”. Taldeetan antolatu eta bakoitzak bere arlotik ehundu izan du sarea: memoria, hezkidetza eta sexu-erasoen prebentzioa, besteak beste. Urriaren 19an jardunbideak baloratu eta kide berriak ezagutu gura ditugu. Horretaz gain, honako hau itauntzen dugu: Norantz goaz? “, adierazi dute sareko kideek.