Gaztelugatxeren erabilera turistikoari buruzko hitzaldia (Bermeo)
Bermeo. Guzanek antolatutako kultur topaketen baitan, Gaztelugatxeren erabilera turistikoaz mintzatzeko hitzaldia egongo da uztailaren 9an (zapatua), 19:00etan, Frantziskotarren klaustroan. Doan.
Alba Martinez kataluniarrak emango ditu azalpenak. Turismo Iraunkorrean masterra dauka Martinezek. Munduko beste leku turistiko batzuetan zer egin den ikasteko aukera izango dute bertaratutakoek.