Gaztañerre Eguna (Gautegiz Arteaga)
Argazkia: Antoliñape Kultur Elkartea Gaztañerre Eguna ospatuko dute urriaren 12an (zapatua). 10:00etan irtengo dira herriko plazatik eta Atxarrera joango dira gaztainak batzera. Bueltan, apostua eta gaztaina jana egingo dituzte.
Antolatzaileak: Montorrealde Guraso Elkartea eta Antoliñape Kultur Elkartea.