Gabon azoka bermiotarra (Bermeo)
Berton merkatari elkarteak eta Bermeoko Udalak antolatuta, Gabon Azoka Bermiotarra egingo dute abenduaren 6 [zapatua] eta 7an [domeka], Artza frontoian. Goizeko ordutegia 10:30etik 15:00etara artekoa izango da eta, arratsaldekoa 17:00etatik 20:00ak artekoa.
Herriko 17 komertziok parte hartuko dute azokan, eta beste hiruk, frontoiaren kanpoaldean kokatuko duten gastrogunean. Gastrogunearen ordutegia 10:30etik 20:00ak bitartekoa izango da.