Foruko emakumeen bidaia (Forua)
Forua. Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Foruko Udalak udalerriko emakumeen bidaia antolatu du martxoaren 7an [zapatua]. 12:00etan aterako dira udaletxetik, eta Morgako Bodega Telleri berrian bisita gidatua eta dastaketa egingo dituzte. Ostean, Galdakaoko Elexalde Sagardotegian bazkalduko dute. Eguna antzerki bat ikusita biribilduko dute: Sensación térmica, Arriaga antzokian.
Aurretik izena eman beharko da, horretarako azken eguna otsailaren 27a [barikua] izanik. Izen emateko, udaletxera edo J.M. Torrealdai Kultur-Etxera jo beharko da. Erroldatuek 50 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek, 65 euro.