Euskararen Eguna (Muxika)
Muxika. Euskararen Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte abenduraren 3rako (eguaztena) Muxikan. Gabonetako postaletarako marrazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute, eta ostean, Eneritz Artetxe ipuin kontalariarekin bilduko dira txikitxoenak Zubieta Errotan. Gero, txokolate jana izango dute.
Egitaraua.
17:00. Marrazki lehiaketa, Gabonetako postalerako.
18:00. Eneritz Artetxe ipuin kontalaria.
Gero. Txokolate beroa.