Euskararen eguna: eskulan tailerra familian (Forua)
Forua. Foruko Udalak eta J.M, Torrealdai Kultur Etxeak euskararen eguna ospatzeko familia eskulan tailerra eskainiko dute, abenduaren 3an [eguaztena], 17:30etik 19:00etara, kultur etxean.
Saioa 3 eta 12 urte bitartekoei zuzenduta egongo da, eta lekuan mugatuak direnez, aurretik izena emateka eskatu dute: liburutegi.forua@bizkaia.org helbide elektronikora idatziz edo 688 86 68 89 telefonora deitu edo WhatsApp-ez idatziz egin ahalko da izen ematea.