Euskaraldiaren aurkezpena (Muxika)

Muxika. Maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Euskalraldirako motorrak berotzen hasiko dira otsailaren 6an (eguena), 18:30ean, Muxikan. Udaletxean, herri ekimenaren aurkezpena egingo dute, baita talde eragilea sortu ere. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, Elkar mugituz egingo dugu lelopean.