'Euskara ibiltaria' erakusketa, ekainaren 20tik irailaren 17ra (Bermeo)
Euskara ibiltaria erakusketa dago Bermeoko Arrantzaleen Museoan, ekainaren 20tik irailaren 17ra. Hasiera ekitaldia egingo dute ekainaren 20an (eguena), 19:00etan.
Euskararen Herriko Hizkeren Atlasa lanean oinarritutako erakusketa bat da eta helburu nagusia euskarak alor desberdinetan (lexikoa, izen-morfologia, aditz-morfologia, sintaxia…) bere lurralde osoan hartzen dituen formak eta aldaketak erakustea da modu berezi batean. Bisitariak zentzumenak baliatuko dituzte erakusketaren barri izateko: usaindu, entzun eta ikutzeko erakusketa da.
Museoko ordutegia:
- Martitzenetik zapatura: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00
- Domeka eta jai egunak: 10:00 – 14:00
- Astelehenak itxita.
Museoko sarrera:
- Orokorra: 3,5€
- Murriztua: 2€
- 12 urtetik beherakoak doan
- Zapatuetan doan