'Eukalyptus' antzezlana (Bermeo)
Bermeo. Eukalyptus antzezlana (Jon Ander Urresti bermeotarra da aktoreetako bat), apirilaren 25ean (eguena), 20:00etan, Bermeoko Kafe Antzokian.
Sarrera: 8 euro (6 euro deskontudunak) Salgai apirilaren 15etik aurrera, Gizarte eta Kultura etxean eta www.giglon.com webgunean.
Sinopsia: Hau ez da baso bat. Hamen lurra karratua da. Hamen ilarak osatzen doguz. Hamen gatxa da gauzak sustraitik moztea. Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da. Gure bizi-eredua, paisaian islatua. Eukalyptus esatea etekin esatea da Eukalyptus esatea errekin esatea da Eukalyptus esatea berrekin esatea da. Eukalyptus esatea gutaz aritzea da. Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?
Fitxa artistikoa: Ideia originala: Jon Ander Urresti Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.