'Eukalyptus' antzerkia (Ea)
Argazkia: Jon Ander Urresti. Ea. HEA Kultur Elkarteak eta Eako Udalak antolatuta, Jon Ander Urrestik Eukalyptus antzezlana eskainiko du irailaren 21ean, 21:00etan hasita, Eskolondon.
Urrestik azaldu duenez, antzezlanaren helburua da eukaliptoaren errelatoa kontatzea izango da: “Eukaliptoa aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi dut, zalantzak sortu. Izan ere, hori da artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten dute”.
