'etxEKO familiak: Energia positiboa' tailerra, Ekoetxea Urdaibain (Busturia)
Busturia. etxEKO familiak: Energia positiboa tailerra, martxoaren 30ean (domeka), 11:00etan, Ekoetxea Urdaibain. Familiei zuzenduta ( 6 urtetik aurrerakoekin parte hartzeko).
Jasangarritasunarekin lotutako gai giltzarriei buruzko prestakuntza-esperientzien lehen saioa izango da. Hiru esperientziako zikloan, parte-hartzaileek berrerabilpenean, kontsumo arduratsuan, eraginkortasun energetikoan eta biodibertsitatean gaitasunak eskuratu ahal izango dituzte.
Martxoaren 30eko lehen saioa energiari buruzkoa izango da, apirilaren 27an kontsumoa eta hondakinak izango da gaia, eta maiatzaren 25eko saioa bioaniztasunari buruzkoa izango da. Hiru esperientzietan parte hartzen duten familiek birziklatutako plastikozko botillekin egindako motxila jasoko dute sari gisa.
Lehen saioan, energia-kontsumoaren gaia landuko dute “modu ludikoan”, jolas eta tailer txikien bidez, eta egunerokotasunean etxeetan hobekuntzak nola aplikatu daitezkeen ikusiko dute: “Izan ere, energia kontsumoa da klima aldaketaren eragile nagusietako bat, bere sorreran CO2 kantitate handiak askatzen baitira atmosferara. Gainera, energia horren guztiaren zati handi bat etxebizitza eta merkataritza eraikinek kontsumitzen dute”.
Izen ematea ( 2 euro) eta informazioa: ekoetxea.eus