'Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan' liburuari buruzko hitzaldia, Garikoitz Goikoetxea eta Iñaki Iurrebasoekin (Ea)
Ea. Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuari buruzko hitzaldia, Garikoitz Goikoetxea eta Iñaki Iurrebasoekin, abenduaren 6an (zapatua), 12:00etan, Eskolondon.
Iurrebasok eta Goikoetxeak euskararen egoera ulertzeko gakoak eman eta susperraldi baten beharra aldarrikatu dute Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuan: “Gure hizkuntzarekiko ardurarik baduzu, zatoz liburuaren aurkezpen hitzaldira, interesgarri eta argigarri izango zaizu eta. Euskararen etorkizuna ezbaian dago: besteak beste, proiekzio soziolinguistikoen arabera, joerak mantenduz gero, 2036an euskarak ez du izango arnasgunerik edo, bestela esanda, euskal hiztun dentsitate altuko lurralderik”.