Eskulan tailerra familian (Forua)
Forua. 3 eta 12 urte bitartekoentzako eskulan tailerra egingo dute martxoaren 25ean [eguaztena], 17:30etik 19:00etara, J.M. Torrealdai Kultur Etxean. Zehaztu dutenez, Korrikarako prestatuko dira. Aurretik izena eman beharko da, horretarako azken eguna martxoaren 24a [martitzena] izanik: liburutegi.forua@bizkaia.org helbide elektrinikora idatzi edo 688 86 68 89 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da (WhatsApp).